XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Arrazoimen hutsaren kritika Uso arinak airearen erresistentzia somatzen duenean, pentsa dezake hobeto egingo lukeela hegan espazioa hutsa balitz, Kantek Arrazoimen Hutsaren Kritika-n hala idatzi zuela gogoratzen dut, behintzat.

Arrazoia uso arinarekin konparatuz, Bixentek lortuko ote luke hain metafora ederra?.

Ez dakit, egun batzutatik hona ingelesez besterik ez bait da mintzatzen.

.

Eta nik ez dut ulertzen, eta usoei begiratzen diet patiora jaisten direnean.

Absalon ikusten dut bakarrik pasian, bere kasa hizketan, ez dakit zergatik deitzen diodan Absalon eta ez, esaterako, Amadeo.

Baliteke haren benetako izen horixe izatea.

Ba al daki norbaitek zein den bere benetako izena? Izenak itsu izaki, ez dute izendatzen dutena ikusteko ahalmenik.

Noek uso bat libratu zuen itsasuntziaren inguruan lur lehorrik ba ote zegoen jakiteko.

Nik besteen istorioak entzuten ditut bilduma hau osatzeko.

Hemen denek zerbait egiten bait dute.